Djibuti

(arab. Jumurijah Jibuti; fr. République de Djibouti). Afrikako IE-ko estatua, Afrikako adarrean. Mugak: I-an Eritrea; M-an eta H-an Etiopia; E-an Adengo golkoa eta Somalia. Ia lurralde osoa mortua da eta oso apala bai abeltzaintzan eta bai nekazaritzan. Itsaso Gorrirako sarrera du eta interes estrategiko handikoa da. Populazioaren bi heren Djibuti hbru.an biltzen da, eta bi etnia dira nagusi (afar-a I-an eta issa H-an). 1862an iritsi ziren frantsesak, 1884an hartu lurraldea eta 1896an Kostalde Somaliar Frantsesa deitu zioten koloniari. 1946: Frantziako itsasosteko lurralde bilakatu zen. 1957: autonomia lortu zuen baina 1967an, erreferendum baten ondoren, Frantzian segitzea erabaki eta Afar eta Issen Lurralde Frantsesa izena eman zioten. 1977: burujabe egin zen eta gaur egungo izena hartu zuen.



Atzera