Elizanburu Errekart, Michel
Euskal idazle behenafarra(Heleta, 1826 - Hazparne, 1895). Baionan salestar sartu zen oso gazterik. Hogeitalau urte zituela Akizeko anaien ikastetxera bidali zuten eta han igaro zituen 44 urte irakasten eta euskaraz idazten. Historia izan zen bere idazkien gai nagusia eta gehienetan "Frère Innocentius" ezizenaz sinatzen zuen. Franmazonak; Lehengo eskualdunak zer ziren; Frantziako bigarren eta hirugarren errepublikaen ichtorio bitchia; Joannes Bautista dohatsuaren bizia eta beste hainbat liburu idatzi zituen.
Atzera