Soraluze
Gipuzkoako udalerria (Deba Beherea); 4.185 bizt. (soraluzetarrak). Deba ibaiak zeharkatzen du. Bertako arma-industriak ospe handia izan zuen eta hortik hartu zuen orain gutxi arte izan duen izena: Placencia de las Armas. Industria (metalurgia, armagintza, industria kimikoa eta zurgintza). Brontze-Aroko trikuharriak. Santa Maria eliza gotiko-errenazentistaren arkupea (1666) monumentu izendatuta dago.
Atzera