angelu

iz. 1. MAT. Elkar ebakitzen duten bi zuzenek edo bi planok mugatzen duten plano- edo espazio-zatia, gradutan neurtzen dena. 2. (zah.) Lurra, solairua. angelu auzokide. (pl.) 1. Alde komun bat dutenak, gainerako biek zuzen bat osatzen ez dutelarik. 2. Triangelu baten alde batek beste aldeekin osatzen dituenak. || angelu betegarri. Angelu jakin bati 180 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona. || angelu erdiinskribatu. Zirkunferentziaren tangenteak eta korda batek osatutakoa. || angelu inskribatu. Zirkunferentzia bateko soka baten gainean eraikitako triangeluen angelu zorrotza. || angelu kamuts. 90 gradutik gorako neurria duena. || angelu lau. 180 graduko neurria duena. || angelu osagarri. Angelu jakin bati 90 gradukoa osatzeko gehitu behar zaiona. || angelu zorrotz. 90 gradutik beherako neurria duena. || angelu zuzen. Aldeak elkarzutak dituen angelua, 90 gradukoa. || angelu-garraiagailu. Marrazki geometriko baten angeluak neurtzeko erabiltzen den zirkulu graduatua. || sarrerako angelu. TEKNOL. Zenbait ebaketa-erremintak, hala nola otxabuek, hariztatzeko ardatzek, etab. ebakitzen hasteko duten atal konikoaren angelua.



Atzera