askatasun

iz. 1. Eragozpenik eza, traba-gabezia. 2. Besteren menpeko ez denaren egoera. 3. Espetxean edo atxiloturik ez dagoenaren egoera. 4. Zapalkuntzarik eza. 5. Legeak alor jakin batean gizabanakoari beraren nahiaren arabera jokatzeko aitortzen dion eskubidea. Adierazpen-, bilera-, iritzi-, erlijio-, irakaskuntza-, pentsamendu-askatasuna. askatasun-gradu. 1. ESTAT. Proposizio koantitatibo jakin batzuetan, egindako behaketa-kopuruaren eta estimatu beharreko parametro-kopuruaren arteko diferentzia. 2. FIS. Sistema bat definitzen duten aldagaien kopurua. || askatasun baldintzatu edo baldintzapeko askatasun. ZUZ. Zigorraren azken zatia betetzen ari den zenbait presori bere portaera ona kontuan hartuta ematen zaiona. || askatasun zaindu. ZUZ. Konfinamendu-zigorra duen subjektua epailearen edo eskudun organismoaren behaketapean emandakoa. || behin-behineko askatasun. ZUZ. Prozesatuari egotzitako delitua larria ez denean berbapean edo fidantzapean eman dakiokeen askatasun iragankorra.



Atzera