auzo

iz. 1. Norbaiti buruz, inguruko etxeren batean bizi den laguna. 2. Herri batean, kaletik bereizirik dagoen etxe-multzoa. Oiartzungo auzo batean. 3. Hiri bat edo hiri-barruti bat banatzen den zati bakoitza. Bilboko auzoak. 4. Herri edo hiri bateko biztanlea. Astigarragako seme eta Lekeitioko auzo zenak. 5. Auzoko biztanleen multzoa; haien bilera. Gaur auzoa dugu. 6. Hitz-elkarte baten lehen osagai gisa, udalaren jabetzakoa edo ardurapekoa dena. Auzo-basoa. Auzo-bidea. Auzo-lurrak. auzo-herri. Inguruko herria, aldiria. Israelen sortu zen gosete latz bat, jendea auzo-herrietara zabaldu zuena. AUZOAN. Inguruko etxeren batean; inguruan. || AUZOAN IZAN. (du ad.) Ez izan. Alfer zorri horiek lana auzoan dute.



Atzera