behe

iz. 1. Edozein gauzaren barrenean, lurretik hurbilen dagoen aldea. Kotxe horrek beheak hondatuta dauzka. 2. Hitz-elkarte baten lehen osagai gisa, behekoa, beheari edo behealdeari dagokiona. Behe-maila. Behe-lainoa. Behe-Paleolitoa. Behe-Deboniarra. behearen gain. Ik. behegain. BEHEA JO. 1. Lur jo, hondoa jo, erori. Lagun batek bultza eta goitik behea jo zuen. Labainduta joko du behea. 2. Adorea galdu edo adorerik gabe egon. 3. Aberats zena ondasunik gabe geratu. Galtzeko zorian zeukaten lagunen dirua, baino ez zuten etsi nahi, ez etsi behea jo arte. || BEHETIK JOTA. Gutxienez.



Atzera