bekatu

iz. 1. Erlijio-arau bat jakinaren gainean eta borondatez urratzea. Bekatuak barkatu. 2. (hed.) Hutsegitea. Horri ezer ematea, bekatu larria. bekatu arin edo benial. Larria ez dena (gaia larria ez delako, edo erabat jakinean edo nahita egin ez delako). || bekatu larri, astun edo handi. Heriozko bekatua. || bekatu nagusi edo bekatu-buru. (pl.) Kristau-erlijioan, bekatu guztien iturburu diren zazpi bekatu nagusiak. Tradizio katolikoan: harrokeria, zekenkeria, haragikeria, sumindura, janedankeria, bekaizkeria eta nagikeria. || heriozko bekatu. Eliza katolikoan, gizakia graziazko biziaz gabetzen duena. || jatorrizko bekatu. Eliza katolikoan, gizakiak, Adan eta Ebaren bekatuak kutsatuta, sortzetik duena. BEKATU EGIN. Bere bihotzean bekatu egin du. || BEKATUZKO. Bekatuzko bizitza.



Atzera