edo

junt. 1. Bi hitz, perpaus edo ideiaren artean azaltzen diren aukeretako bat soilik gauza daitekeela adierazteko erabiltzen den partikula; aukeretako bat gutxienez gauzatzen dela adierazten duen partikula. Bihar mendira joango gara edo itsasaldera hurbilduko gara. Frantsesez edo ingelesez jakitea eskatzen dute. 2. Gutxi gorabeherako kopurua adierazteko erabiltzen den partikula. Urtean bost edo sei liburu irakurtzen ditut. 3. Bi hitz, perpaus edo ideiaren baliokidetasuna adierazteko erabiltzen den partikula. Aitabitxi edo aita pontekoa. 4. Edoren ondoko osagaia agertzen ez dela, aurrekoa zehaztasun handirik gabe ematen dela adierazteko partikula. Anttonek edo ekarriko zuen hori. Egitura agerikoa eta antzematen erraza denean, juntagailua bereiz idatziko da; perpausa konplexua denean, juntagailuaren aurrean marratxoa ipin daiteke, testua ulertzeko lagungarria dela iritziz gero: Esan didate zuen etxean-edo beste egun batean agertuko direla beharbada. EDO... EDO... Bi aukeretako baten baztertzea azpimarratuz. Edo zorra kitatu edo gauza bihurtu, ez dago besterik.



Atzera