enbor

iz. 1. Zuhaitz eta zuhaixketan, sustrai eta adar nagusien artean gertatzen den zurtoinaren zatia. 2. Enbor-zati ebakia. Aizkolaria, enborraren gainean zutik. 3. Giza gorputzaren zati nagusia, burua eta gorputz-adarrak kokatuak daudena. 4. ANAT. Nerbioaren, basoaren edo odol-hodiaren zati nagusia. 5. MAT. Kono, piramide eta prismetan, oinarriaren eta harekiko paralelo den ebakidura lauaren arteko solidoa. Piramide-enborra. garun(eko) enbor. ANAT. Ardatz zerebroespinalaren zatia, bizkarrezur-erraboila, mesentzefalo eta garun-protuberantziaz osatua.



Atzera