eraztun

iz. 1. Urrezko, zilarrezko, etab.ezko uztai txikia, eskuko hatz batean (bereziki nagian) apaingarri gisa jartzen dena. 2. (hed.) Uztai txikia. 3. ASTRON. Zenbait planeta inguratzen duten forma zirkularreko materia-multzoa. Saturnoko eraztunak. 4. BIOL. Eraztun-formako hainbat egitura. 5. (pl.) KIR. Gizonezkoen gimnasian, soka banatatik zintzilik dauden bi eraztunez osatutako tresna. 6. MAT. Bi barne-konposaketazko legerekiko (batuketa eta biderkaketarekiko) honako propietate hauek dituen multzoa: batuketa trukakorra izatea; batuketa eta biderkaketa elkarkorrak izatea; batuketarekiko elementu neutroa izatea; elementu bakoitzak bere alderantzizkoa izatea; eta batuketa biderkaketarekiko banakorra izatea. Gainera, biderkaketa trukakorra bada, eraztun trukakorra da; eta elementu neutroa badu, eraztun unitarioa. 7. KIM. Molekula bateko atomo-katea itxia. eraztun aromatiko. Ik. aromatiko. || eraztun patroi. TEKNOL. Pieza arren perdoiaren dimentsio maximo eta minimotara mekanizatutako eraztun zilindrikoa. || eraztun periesofagiko. BIOL. Zenbait ornogaberen hestegorriaren inguruko nerbio-eraztuna. || eraztun-hatz. Hatz nagia. || eraztun-eri. Hatz nagia.



Atzera