aromatiko

izond. KIM. Bentzenoaren antzeko propietate fisiko eta kimikoak dituzten konposatuez esaten da; zentzu zabalean, eraztun aromatiko bat gutxienez duen edozein konposatu. Hidrokarburo aromatikoa. • eraztun aromatiko. Konposatu aromatikoen bereizgarri den egitura. Karbonoz (edo nitrogenoz) osatutako egitura zikliko asegabea da (lotura bikoitz konjokatuak ditu), lotura bikoitzei dagozkien elektroi-pareak deslekututa daudelarik eraztun osoan. Egitura hau zenbait propietateren jatorria da (usaina, adizio-erreakzioekiko egonkortasuna, etab.).



Atzera