eroankortasun

iz. 1. FIS. Substantzia batek bere baitan karga elektrikoak edo beroa eroateko ahalmena neurtzen duen magnitudea. 2. BIOL. Nerbioak, kinadak zabaltzeko duen ahalmena. eroankortasun baliokide. KIM. Disolbatutako substantzia baten gramo bati dagokion eroankortasun elektrikoa. || eroankortasun elektriko. ELEKTR. Erresistibitatearen alderantzizkoa. SI sisteman ohm-1 m-1-tan neurtzen da. Karga elektrikoen eramaileen (ioien, elektroien) mugikortasunarekin erlazionaturik dago. || eroankortasun termiko. FIS. Zentimetro bateko ertza duen kubo batean, aurrez aurreko bi aurpegiren artean 1 C-ko tenperatura-diferentzia dagoenean batetik bestera igarotzen den bero-kantitatea.



Atzera