eski

iz. 1. Elur gainean eta ur gainean labaintzeko erabiltzen diren xafla luze eta estuetako bakoitza, zurez, material metalikoz edo sintetikoz egina. 2. Tresna horretaz baliatuz egiten den kirola. KIR. eski alpino. Eski finkoekin aldapan behera hartarako bereziki prestatutako estazioetan egiten den eski-mota. || eski nautiko. Abiadura handiko ontzi bati soka batez loturik eskiekin ur gainean egiten den eski-mota. || eski nordiko. Eski-jauzia, iraupen-eskia eta biatloia biltzen dituen kirol-diziplina. || eski-estazio. Eskia praktikatzeko bereziki prestatutako ingurunea eta instalazio-multzoa. || iraupen-eski. Oinari ibiltzeko jokoa egiteko aukera ematen dioten alpinokoak eta mendikoak baino eski estuagoen gainean egiten den eski-mota. || mendiko eski. Alpinokoen eta iraupenekoen konbinazioa diren eskiekin, eski-estazioetatik kanpo, maldan gora zein behera egiten den eski-mota.



Atzera