eskualde

iz. 1. Ezaugarri edo irizpide jakin baten arabera batasuna agertzen duen lurralde edo lur-hedadura. 2. ZUZ. Lurralde-zatidura, probintzia baino txikiagoa eta hainbat herri biltzen dituena. Aurrekin historiko komunak, arrazoi geografikoak edo kidetasun ekonomikoak izan ohi dira beraren oinarri. eskualde biogeografiko. Faunaren eta floraren ezaugarri nagusietan oinarriturik, Lurra zatikatu den eskualdeetako bakoitza. || eskualde historiko. Arrazoi historikoak medio, halako batasuna edo nortasuna duen edo garai batean izan duen lurraldea. || eskualde linguistiko. Hizkuntz fenomeno baten edo multzo baten berezko eremu geografikoa.



Atzera