espektro

iz. 1. FIS. Goranzko edo beheranzko magnitude-ordenan antolatutako entitate edo propietateen banaketa, eta bereziki uhin- edo partikula-erradiazio konplexu batean parte hartzen duten uhin-luzera, masa edo energia desberdineko erradiazioen banaketa; banaketa hori irudikatzen duen euskarria. 2. HIZKL. Hotsaren adierazpide grafikoa. 3. MED. Antibiotiko batetiko sentikorra den bakterio-multzoa. 4. (hed.) Zerbaiten aldaera-multzoa. Gizarteko iritzi-espektroa. FIS. absortzio- edo zurgapen-espektro. Erradiazioa substantzia batean zehar pasatzean zurgatutako energi bandek espektro jarraian sortzen dituzten banda beltzen segida. Substantzia bakoitzak maiztasun jakin batzuetako erradiazioak baino zurgatzen ez dituenez, oso analisi-teknika egokia da. || argi-espektro. Argi konplexuaren deskonposaketaren ondorioz sortutako erradiazio monokromatikoen multzoa. || espektro atomiko. Atomo (izpi-espektroa) eta molekulen (banda-espektroa) kitzikapenak eragindako emisio-espektroa. || espektro ikuskor. Giza begiak hauteman ditzakeen erradiazio elektromagnetikoen espektroa. || igorpen-espektro. Substantzia batek, elektroiz edo ioiz bonbardatzen denean edo fotoiak zurgatuz berotzen denean, igortzen duen erradiazio-banda. || masa-espektro. Substantzien karga/masa erlazioen arabera lortutakoa. Ioi-sorta bat masa-espektrometro baten eremu magnetikoan zehar igarotzen denean, masa/karga erlazioaren arabera ioi desberdinek desbideraketa desberdinak pairatzen dituzte, espektro batean biltzen direnak.



Atzera