estandar

iz. eta izond. 1. Ohituraz, hitzarmenez, eta norbaiten aginduz oro har onartua edo hedatua dena, edo erreferentzia zein arau gisa hartzen dena. 2. MUS. Ohizko errepertoriokoa den musika-obra (bereziki jazz-konposizioez esaten da). hizkuntza estandar. Hizkuntz aldaera edo dialektoak erabiltzen diren hiztun-komunitate batean, usadioz finkatu edo hainbat irizpideren arabera moldatu den eta erabilera orokorrekoa den hizkuntz aldaera, bereziki komunikabide, literatura eta hezkuntzan erabiltzen dena.



Atzera