estatu

iz. 1. Lurralde mugatuan finkatua eta botere subiranoz hornitua dagoen unitate politikoa. 2. Egitura federaleko zenbait estatutan, unitate politikoa. 3. (askotan maiusk.) Boterea gauzatzen duten erakundeen multzoa; botere publiko zentrala, botere lokalei kontrajarria. 4. (zah.) Egoera. 5. HIST. Erregimen Zaharrean gizarte-mailetako bakoitza (noblezia, kleroa eta herri xehe edo hirugarren estatua). estatu nazional. Estatu-egitura eta -izaera hartu duen nazioa (edo herria); naziotasun-printzipioaren arabera eratutako estatu naziobakarra (nazio-estatua). Estatu-nazioari buruz ere erabiltzen da batzuetan, ikuspegi zentralistatik begiratuta. || estatu orokor. (pl.) HIST. Frantziako Erregimen Zaharrean, probintzia guztietako hiru estatuetako (klero, noblezia eta hirugarren estatuko) diputatuen biltzarra. || estatu-arrazoi. Estatuaren beraren komenientziak ororen gainetik ezartzen dituen printzipioa. || estatu-kolpe. Botere estatala lortzearren eginiko bortxazko ekintza. || estatu-nazio. Naziotzat hartzen eta ulertzen den erakunde estatala, bere baitan irentsitako herri-nazioak eta horien naziotasuna nolabait ordezkatu nahi dituena. Estatuaren barruan herritarrei aitortzen zaien "hiritartasunean" oinarritzen da funtsean horien nazionalitate estatala. || hirugarren estatu. Erregimen Zaharrean herri xehea. || zuzenbidezko estatu. Kontrol jurisdikzionalaren bitartez, botere publikoak legearen zaindaritzapean dituen estatu-eredua.



Atzera