ezpain

iz. 1. Gizakiaren eta beste zenbait ornodunen aho-irekigunea inguratzen duten bi ertz haragitsuetako bakoitza. 2. Hainbat objekturen ertza, bereziki ontziarena. Edalontzia ezpaineraino bete zuen. 3. (hed.) Mintzoa, hizkuntza. Ezpain arrotzez mintzaturen natzaio. 4. ANAT. Bulbako ertz bakoitza. 5. BIOL. Ezpain-antzeko ertza. 6. BOT. Labiatuen kaliza edo korola osatzen duten bi atal edo gingiletako bakoitza. ANAT. ezpain handi. Bulba-arrailaren alde bakoitzeko bi larruazal-tolestura iletsuetako bakoitza. || ezpain txiki. Ezpain handien azpiko tolestura mukoso edo ninfa bakoitza. EZPAINA BEROTU. Gehiegi edan; mozkortu.



Atzera