fede

iz. 1. Erlijioko egia eta dogmei buruzko edo gizakiaren naturaz gaindiko gauzei buruzko sinesmena; bertute teologala, Elizak erakusten duen egia ziurtzat sinestean datzana. Fede gutxiko gizonak! 2. Erlijio baten sinesgaien multzoa. Fedearen kontrako bekatua. Fedeaz arnegatu zuelako. 3. Zerbait edo norbaitenganako konfiantza. fede gaizto. Asmo txarra. || fede on. Uste ona. Beren ezjakinak eta fede onak bultzaturik. || fede publiko. ZUZ. Edozein egintza juridikoren egiatasuna publikoki jaso eta prozesuan froga-indarra duen agiria. ENE FEDEA. Baieztatzen dena indartzeko erabiltzen den esapidea. Ontsa merezi duzue, ene fedea. || FEDE EMAN. 1. Sinetsi. 2. (zah.) Baietsi. 3. (zah.) Hitza eman.



Atzera