bertute

iz. 1. ERL. Gizakia ongia egitera eta gaizkitik ihes egitera bultzatzen duen indar iraunkorra. 2. Pertsonengan ontzat hartzen diren nolakotasunetako bakoitza. Gazteek ez dituzte ikusi nahi izan genitzakeen alde onak, bertuteak eta balentriak. 3. Zerbaitek zerbaiterako duen gaitasuna edo indarra. Begiratua eta ohartuz, ikasi dute zein bertute duen jateko bakoitzak. 4. ERL. Aingeruen arteko kategoria baten izena. • bertute moral edo natural. Gizartearen barruan gizakia balio moralen arabera jokatzeko gaitzen dutenetako bakoitza. Gainerakoen iturburu bertute kardinalak dira (zuzentasuna, zuhurtasuna, sendotasuna eta neurritasuna). || bertute teologal. Jainkoaganako jarrera eta jokabidea zuzenean gidatzen eta adierazten dutenetako bakoitza. Kristau-erlijioan, fedea, itxaropena eta karitatea dira.



Atzera