gain

iz. 1. Gailurra, tontorra. Gain hartan ez da iratzerik, ezta banburik ere. Gain batean egin dute etxea. 2. Zerbaiten edo norbaiten ohizko posizioan, lurretik urrunen dagoen aldea (batez ere leku-denborazko atzizkiez erabiltzen da eta postposizioa osa dezake, dagokion izen-sintagmak -en atzizkia hartzen duela; delako sintagmako izenak zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Gain biribileko etxeak. Zubi zaharraren gainetik igarotzean. Belar gainean eserita. Azpian lur hotza, gainean harria. Jendearen gainean erori zen. 3. Esne edo saldaren gainean egiten den koipezko geruza. 4. (zah.) Zerbaiten zatirik onena. Gainak eta bikainak besterentzat, hondarrak eta arbuioak Jainkoarentzat. esku-gain. Ahurraren aurkako aldea. -EN GAIN. -en gainean, -en gainetik. Goitik datorrena guztien gain dago. Ez dadila luzaro egon horren zigorra gure gain. || -EN GAINEAN. -i buruz. Zerbaiten gainean hitz egin. || GAIN BEHERA (edo BEHEITI). 1. Goitik behera. Sabela gain behera urraturik. Opera gain behera doala uste duzu? 2. Azpikoz gora. || GAIN GORA. Gorantz. || GAIN-AZPI(KA). Azpikoz gora. || GAINA HARTU. Gainditu, gailendu. || GAINEZ(KA) EGIN. Beterik dagoen ontzi edo edukitzailearen goiko ertzetatik barnean dagoena irten. Dirakien eltzea gainez eginik doanean. || NORK BERE GAIN. Nork bere kontura, nork bere ardurapean. Zeure gain hartu dituzu zeregin guztiak. || -Z GAIN. -z gainera.



Atzera