galdu

1. du ad. Zerbaitez edo norbaitez gabetua gertatu. Giltzak galdu ditu. Kordea galdu. Ezkondu eta berehala galdu zuen senarra. Besoa galdu. Astirik galdu gabe. 2. du ad. Lehiaketa, apustu, borroka, etab.etan garaitua izan, lortu beharrekoa ez lortu. Apustua galdu. Hiru eta huts galdu dute. 3. da ad. Leku ezezagunen batean edo bidetik at, hura ezin aurkituz, gertatu. Gauez oihanean galdu ginen. Ardi galduen gisan. 4. da ad. Janari-edariei dagokienez, hondatu. Esnea galdu. Beroaz haragia galdu egiten da. 5. da ad. Desagertu, ezereztu. Aztarrenik gabe galdu diren hainbat agiri zahar. Arraza gal ez dadin. 6. da/du ad. Zerbait edo norbait guztiz hondatu, suntsitu. Baratze guztiak galdu ditu ekaitzak. Galdua naiz betiko. Mundu galdu honetan. BIZIA GALDU. Istripuz hil. Bizia galtzeko arriskuan ibili. || UMEA GALDU. Fetua hilik jaio.



Atzera