giltza

iz. 1. Sarrailan, irekitzeko edo ixteko, sartzen den metalezko tresna. 2. Zerbait ulertarazten edo azaltzen duena. Hor dago arazoaren giltza. 3. (G) Dolarean, prentsaren pieza horizontalen arteko lotura egiten duten piezetako bakoitza. 4. ANAT. Ik. giltzadura. 5. ARKIT. Ik. giltzarri. 6. KIR. Borroka-kiroletan (borroka librea, judoa, etab.etan), atxikia. 7. MIL. Su-arma mugikor edo arinetako pieza, tiro egiteko bolbora-errekuntza ahalbidetzen zuena. Pieza honi esker, tiratzaileak metxa erabiltzeko behar zuen eskua aske uztea lortu zen. 8. MUS. Zenbait haize-instrumentutan (saxofoi, klarinete, oboe, etab.etan), zuloak ixteko edo irekitzeko mekanismo edo pieza mugikorra. 9. TEKNOL. Torlojoak edo azkoinak lotzeko eta askatzeko, mekanismo bateko malgukia edo musika-instrumentu bateko hariak teinkatzeko edo lasaitzeko, etab. erabiltzen den erreminta. • TEKNOL. giltza dinamometriko. Azkoinak edo torlojoak indar jakin batez estutzeko giltza berezia. || giltza finko. Aho-zabalera jakinekoa. Aho bakarrekoak ere izaten diren arren, ohizkoenak bi ahokoak izaten dira. || giltza ingeles. Giltza zabalgarria. || giltza zabalgarri. Barailetako bat higigarria duena, aho-zabalera torlojoaren burura edo azkoinera egokitzeko. || ixteko giltza. Hodi batean tartekatua jartzen den giltza edo kanila, handik pasa beharreko fluidoaren pasaera ireki, itxi edo erregulatzen duena (normalean eraikin edo gela bateko tutueriaren sarreran ezartzen da). || izar giltza. Hamabi puntako izarraren formako zuloaz eratutako ahoa duena. || tutu-erako giltza. Forma poligonaleko muturrak dituen tutuaz eratua. Mutur horietan azkoina edo torlojoaren burua sartzen da. • GILTZA EMAN. Itxi; bukatu.



Atzera