goiz

1. iz. Gauerditik (eta bereziki egunsentitik) eguerdira arteko denbora-bitartea. Goiz osoa ematen du etxean arratsalderako atontzen. Goizeko hamarretan. Goizeko ordu bietan esnatzen gara. 2. adb. Egunaren lehen orduetan. Goizean goiz atera ziren. Oso goiz da. 3. adb. Ordu edo garai ohizkoa edo seinalatua baino lehen. Goiz afaldu genuen. Goizago ohera zaitez. 4. Hitz-elkarte baten lehen osagai gisa, aldi historiko baten hasierako denboraldia. Goiz Erdi Aroa. Goiz Inperioa. goiz-argi. Egunsentiko argia. || goiz-izar. Goizeko izarra, artizarra. GOIZ-ARGITU. Eguna argitu. Goiz-argitu baino lehen. || GOIZEAN GOIZ. Goizeko lehen orduan; goizean oso goiz. Goizean goiz jaikirik / argia gaberik. || GOIZEAN GOIZIK. Goizean goiz. Goizean goizik jaiki ninduzun / ezkondu nintzen goizean.



Atzera