grabitazio

iz. FIS. Masa duten gorputzen artean gertatzen diren indarren ondoriozko erakartze-fenomenoa. grabitazioaren konstante unibertsal. Newtonen grabitazioaren legean agertzen den G konstantea. 6,664 . 10-11 Nm2kg-2-ko balioa du.
Grabitazioaren fenomenoa Isaac Newton britainiarrak aurkitu zuen, baita grabitazio-indarra zehazten duen grabitazio unibertsalaren legea eman ere. Bi gorputzen arteko erakarpen-indarra, beraien masekiko zuzenki proportzionala eta bien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da: F = G . m1. m2/r2.
Pisu kontzeptuaz adierazi ohi dena, Lurrak gorputz guztiei eragiten dien erakarpen-indarra baino ez da. Lurrazalean dauden objektuak bakarrik ez, Ilargia eta satelite artifizialak ere erakartzen ditu Lurrak. Baina hauek ez dira Lurrera erortzen, Lurraren inguruan biratzean indar zentrifugoa sortzen baita, erakarpen-indarraren magnitude berdinekoa baina kontrako norantzakoa.
Fisikako funtsezko lau indarretako bat da, baina beste hiru indarretan ez bezala, oraindik ez da elkarrekintza horri legokiokeen uhinik ez partikularik aurkitu, teorikoki aurrikusi diren arren (uhin grabitatorio eta grabitoi izena eman zaie).




Atzera