gradu

iz. 1. Maila, bereziki hierarkia baten barnekoa. 2. FIS. Neurri-eskala enpiriko jakin batzuen unitateari ematen zaion izena (). Celsius gradua (C), Fahrenheit gradua (F). 3. HEZK. Hezkuntza sailkatzen den maila jakin batzuk bukatzean lortzen den titulua. Batxiler-, doktore-gradua. 4. KIM. Disoluzio baten kontzentrazioa neurtzeko unitatea (). Ardo baten gradu alkoholikoak. 5. MAT. Geometrian, angeluen neurketa-unitatea. Bi mota bereizten dira: gradu hirurogeitarra, zirkunferentziaren 1/360 balio duena (); eta gradu ehundarra, zirkunferentziaren 1/400 balio duena (gr). 6. MED. Erredurek sortutako lesio-maila (lehenengo gradua, gorridura hutsa da; bigarren gradua, besikula likidodunak; hirugarren gradua, dermisa baino sakonagoko edozein lesio). 7. MUS. Eskalako nota bakoitza. 8. TEKNOL. Petroliotik deribatutako olio lubrifikatzaile, erregai edo beste produktu baten kalitate edo klasea mailakatzeko neurria.



Atzera