hara

adb. 1. Toki edo leku hartara. 2. Izen sintagma edo esaldi baten aurre-aurrean, hark adierazten duena aurkezten edo erakusten duen hitza (oso hurbil ez dauden pertsona edo gauzei dagokie berez, baina hurbiltasuna gorabehera erabili ohi da). Hara gure herriko mendiak. Hara zenbait adibide. Hara zergatik. 3. Zerbait azaltzeko erantzunaren hasieran ezar daitekeen hitza. Zergatik ez naizen goizean etorri? Hara: ... 4. interj. Zerbait ikusteak edo gertatzeak eragiten duen harridura adierazteko hitza. Hara! Berdinak dira eta! HARA-HONA. Hara eta hona, alde batetik bestera. || HARA BESTEA! Norbaitek zerbait bitxi edo aintzat ez hartzekoa esandakoan erabiltzen den esapidea. || HARA HOR, HEMEN. Hara (aurkezle gisa). Hara hor zuk maite dituzunak. Hara hemen papera eta luma. || HARA ZER. Ik. zer.



Atzera