hierarkia

iz. 1. Talde sozial bateko pertsona, funtzio, etab.en mailakako antolamendua, mailen garrantziaren eta beren arteko menpekotasunaren arabera eratua. Administrazio-hierarkia. 2. Multzo baten osagaien mailakako ordena, osagaien balioaren araberakoa eta goitik beherakoa nahiz behetik gorakoa izan daitekeena. Eskubideen hierarkia. 3. Hierarkiaren arabera antolatutako talde bateko maila gorenean dagoen pertsona edo pertsona-multzoa. Hierarkiaren erabakia. hierarki printzipio. ZUZ. Behe-mailako arau batek goragoko bat desematerik ez duela dioen printzipio juridikoa. || memori hierarkia. INFORM. Ordenadorearen memoriak atzipen-denbora edota ahalmenaren arabera antolatzen direnekoa.



Atzera