hurbil

1. adb. Txikitzat jotzen den distantzia batera (dagokion izen-sintagma edo adberbioa -tik kasu-atzizkiaz). Zugandik hurbil bizi naiz. Lazkaotik hurbil Aralar mendia. Arazoa hurbilagotik aztertuz gero. 2. adb. Etorkizun den denborari buruz, gertu, berehala. Pikondoari kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaionean, badakizue uda hurbil dela. 3. adb. (Ipar.) Ia. Duela ehun urte hurbil idatzia. 4. izond. Hurbil dagoena. Herri hurbilenera. Gertakari baten kausa hurbila. Ahaide hurbilak. 5. iz. Hurbiltasuna. Gau beltzaren hurbilak eguna inoiz baino desiragarriago bihurtzen duenean. HURBILEAN. Hurbil, hurbil dagoen tokian. Etxetik hurbilean hiruzpalau zuhaitz luze zeuden.



Atzera