idazkera

iz. 1. Idazteko ekintza eta horren ondorioa. Idazkeraren asmakuntza. 2. Hizkuntza jakin bateko hitzak idazteko modua. Zuzenago dirudi "afari" eta "Nafarroa" idazteak beste edozein idazkerak baino. 3. Idazte-sistema jakin batean erabiltzen den zeinu-mota; zeinu horien multzoa. Idazkera gotikoa. Maiek hieroglifikoaren antzeko idazkera asmatu zuten. 4. Norbaitek idaztean zeinuak marrazteko duen moldea. Idazkera irakurgaitza duzu benetan! 5. Idaztankera. Idazkera bihurriko idazlea. idazkera fonetiko. Hizkuntz hotsak irudikatzen dituena. || idazkera ideografiko. Ideiak edo adigaiak zuzenean zeinu-bidez ematen dituena.



Atzera