izerdi

iz. 1. Larruazal osoan zehar zabaldutako guruin berezi batzuek jariatzen duten likido urtsu eta gazia, gorputzaren tenperatura kontrolatzeko, substantzia toxikoak kanporatzeko eta azala babesteko funtzioa duena. 2. (hed.) Lana, nekea. Izerdiz irabazia. 3. (hed.) Hezetasuna duten objektuen azalean agertzen diren tanten multzoa. 4. BOT. Landareen baitan, bereziki ehun eroaleetan zehar dabilen likido urtsua, sustraiek zurgatutako gatz mineralak eta landarearen metabolismoan sortutako substantzia organikoak disolbatuta dituena. izerdi landu. BOT. Landare-metabolismoan sortutako substantziak daramatzan izerdia, landarean behera joaten dena. || izerdi landugabe. BOT. Sustraiek zurgatutako gatzak daramatzan izerdia, sustraietatik adarretara doana. || izerdi likin edo izerdi likits. Larruazalean geratzen den izerdi itsaskorra, bereziki sukar-egoeran izaten dena. || izerdi-guruin. ANAT. Larruazaleko guruina, izerdia jariatzen duena. Dermisaren barruan haril-itxuran bilduta dagoen eta larruazaleko poroan amaitzen den hodia da. || izerdi-zapi. 1. Hilotzen aurpegian jartzen den zapia. 2. Hil-oihala. IZERDI PATSETAN, UHARRETAN, LAPETAN, BITSETAN. Izerdi asko dariola. Izerdi patsetan iritsi nintzen etxera. || IZERDITAN. Izerdia dariola, larruazalean izerdia duela.



Atzera