klasiko

1. izond. Ereduzkoa gertatzen dena, batez ere antzinakoa edo ohiturazkoa izanik; arauzko edo ohizko ereduaren araberakoa dena. Latin klasikoa. Molde klasikoko eleberria. 2. izond. Antzinateko Grezia eta Erromako arte eta kulturari dagokiona. 3. izond. Delako arte eta kulturari jarraitzen zaiona edo haren eragina duena; bereziki barroko eta erromantizismoaren arteko garaikoa. 4. izond. Zibilizazio baten bilakaera artistikoari dagokionez, koalitate teknikoa eta oreka uztartzen diren garaia (adib., Grezian, K.a. ~480-330; maien artean, ~250-950). 5. izond. FIS. 1900 baino lehenago landutako edozein teoria edo fisikaren atali esaten zaio. 6. iz. Eredugarritzat jotzen den autore edo obra. Euskal klasikoak irakurriz. eskola klasiko. EKON. Ingalaterran eta Frantzian 1776-1850 inguruan lan egin zuten eta ekonomia politikoa zientzia gisa sortu zuten ekonomialari-taldearen (A. Smith, Malthus, Mill, Bastiat, etab.) eta beren doktrinaren izendapena. || musika klasiko. Bereziki, barroko eta erromantizismoaren arteko garai klasikoan sortutakoa (Haydn, Mozart); hedaduraz, Mendebaldeko autore handiek egindakoa, herri-musika, jazz, etab.i kontrajarria.



Atzera