komunikazio

iz. 1. Komunikatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. Bi pertsona edo gehiagoren arteko harremana. 3. Bi puntu edo lekuren artean bide edo azpiegitura bitartez dagoen lotura. Bilbok komunikazio ona du Donostiarekin. 4. HIZKL. Igorleak hartzaileari, biek ezagutzen duten kodea erabiliz, mezu bat bidaltzeko ekintza; bereziki, hizkuntza erabiliz. 5. INFORM. Bi punturen arteko datu-transmisioa, informazioaren egitura eta sekuentzia aldatu gabe egina. datu-komunikazio. INFORM. Datuak transmititzeko prozedura, kodeketa, deskodeketa, modulazio, etab.eko eragiketak barne hartzen dituena. || masa-komunikazio. Masari edo publiko zabal eta heterogeneoari mezu ugari eta desberdinak helaraztea ahalbidetzen duen komunikabide-multzoa, mass media.



Atzera