kontinente

iz. Lurreko gainazala banatzen den zati nagusietako bakoitza (hots, Afrika, Amerika, Antarktika, Asia, Europa eta Ozeania). kontinenteen jito. GEOL. Kontinenteen jarrerari buruz 1858an A. Snider-ek proposatu eta 1912an A. Wegener-ek garatutako teoria. Gaur egungo kontinenteak, hasierako kontinente bakar baten zatiak lirateke, hura hautsi eta zatiak simaren gainean flotatuz elkarrengandik urrundu zirenean sortutakoak. Teoria honek nahikoa ongi azaltzen du gaurko fauna eta floraren banaketa.



Atzera