krausismo
iz. FIL. F. Krauseren pentsamenduan oinarrituz, XIX. m.aren bigarren erdian garatu zen korronte filosofikoa, idealismo alemaniarra eta moral kristaua uztartu zituena.
Krausismoa Alemanian, Herbehereetan eta Belgikan zabaldu zen, baina batez ere Espainian errotu zen J. Sanz del Ríori esker. Espainian eragin handia izan zuen lehen Errepublikaren aurreko urteetan: F. de Castro, F. Giner, F. de Paula Canalejas eta beste hainbat jarraitzaile izan zituen; hauek pixkanaka espekulazio teorikoa utzi eta pedagogiaren eremua jorratzen hasi ziren. 1876an Giner de los Ríosek, beren katedretatik kanporatutako beste hainbat irakaslerekin batera, Irakaskuntzarako Erakunde Librea sortu zuen, 1939 arte iraun zuena. Erakunde libre honek laizismoa, liberalismo politiko erradikala eta bi sexuen baterako hezkuntza sustatu zuen; gizarte espainola, burgesia bereziki, zaharberritzeko ahalegina izan zen. Bere inguruan beste hainbat erakunde sortu zen eta, oro har, XIX. m.aren amaierako eta hurrengo mendeko intelektual eta idazle askoren hazitegia izan zen.
krausista
Atzera