lerro

iz. 1. Egiazko edo irudizko marra jarraia. 2. Norabide berean jarririk dauden pertsonen edo gauzen segida, errenkada. Berrogei bat dantzari lau lerrotan. 3. Maila, kategoria. Aberatsen lerroan agertu nahia. 4. Errenkada zuzen batean idatziriko hitz edo zeinuen segida. Lerro batzuk idatzi. Hamalau lerrotako olerki-lana. 5. MAT. Espazioko puntu-segida, aldagai bakarreko funtzio baten bidez adieraz daitekeena [y = f(x)]. 6. MAT. Sarrera bikoitzeko taula batean, horizontal berean dauden elementuen multzoa (matrize, determinante, etab.etan). 7. MAT. Alboko bi elementu bereizten dituen marra erreal edo irudizkoa. MAT. lerro hautsi. Norabide berekoak ez diren zuzenkien segida. || lerro kurbatu. Lerro zuzenetik angelurik osatu gabe etengabe aldentzen dena. || lerro zuzen. Bi punturen arteko biderik motzena. LERRO-LERRO. Bata bestearen ondoan segida bat osatuz. Urtsuan zazpi leiho, zazpiak lerro-lerro. Lerro-lerro ipinirik aurkituko duzue hemen euskal aditz laguntzaile osoa.



Atzera