maisu

iz. 1. Zenbait egitekotan, gidari, arduradun edo irakasle gisa diharduen gizonezkoa. 2. Lehen mailako irakaskuntzako gizonezko irakaslea. 3. Zenbait lanbide, zientzia edo artetan maila altua lortu duena; bere lana eredutzat hartzen da edo irakaspenei jarraitzen zaie. 4. Zenbait lanbidetako kategoria gorena. 5. ART. Antzina, maila altuko artista; artista batek bere kabuz lan egin ahal izateko behar zuen titulua; antzinako zenbait artista anonimori ematen zaion izena (aurretik, esleitzen zaion obra, tokia, etab. bezalako identifikatzailea lotu ohi zaio). Mateo maisua. 6. HIST. Erdi Aroko gremioetan, lanbide jakin bateko kategoria gorena. 7. HIST. Hainbat armadatako goi-graduko militarra. 8. ITSAS. Antzina, kapitainaren ondoren merkantzia-untziko ekonomiaren ardura zuen pertsona. 9. MUS. Konpositorea. 10. TAUROM. Zezen-hiltzailea. kapera-maisu. MUS. Eliza batean, musika konposatu, zuzendu edo jotzen duena. || maisu handi. 1. Ordena militarretako burua. 2. Logia handi bateko burua. || maisu-lan. Alor bateko lan bikaina, eredutzat hartu ohi dena.



Atzera