oinordeko

iz. 1. ZUZ. Pertsona bat (kausatzailea) hiltzean haren ondasunen jabe bihurtzen den pertsona, legez dagokiolako edota hiltzen den pertsonak berak bere testamentuan hala izendatu duelako. Gurasoek utzi ninduten beren oinordekotzat. 2. Kargu edo egiteko batean beste baten ondorengo dena. ZUZ. nahitaezko oinordeko. Legeak aginduta jarauntsiaren zati bat daukana, desjaraunspenerako bidezko kausarik gabe testamentugileak ezin ken diezaiokeena. || oinordeko legitimo. Legeak aginduta kausatzailearen oinordeko dena, nahitaezkoa izan ala ez. || ordeinuzko oinordeko. Kausatzailearen nahiaz eta testamentuan hala idatzita, jarauntsiaren zati bat edo osoa hartzen duena, legitimoa izan gabe ere.



Atzera