ordu

iz. 1. Eguna (hots, batez besteko eguzki-eguna) banatzen den hogeitalau zati berdinetako bakoitza. Egun edo ordu guztietan. Ordu betez egon ziren mendi-gailurrean. 2. Denbora-unitatea (h), 3.600 segundo edo 60 minutu balio duena (ez dago SI sistemaren barruan, baina erabiltzea onartuta dago). 3. Zenbait erabileratarako ekinozio-lerroa zatitu ohi den 15-ko hogeita lau zati berdinetako bakoitza. 4. Eguneko une jakina, bereziki, zerbait egiten edo gertatzen denekoa; garaia, unea. Orain eta heriotzako orduan. Bazkaltzeko orduan. eguzki-ordu. Eguzkiaren Lurraren inguruko itxurazko ibilbideak zehazten duena. || ordu estra. Ik. estra. || orduen liturgia. ERL. Mendebaldeko elizan apaizek eta erlijiosoek ordu jakin batzuetan egin behar dituzten otoitzen multzoa. || otoitz-ordu. ERL. Orduen liturgiaren zatietako bakoitza. Eguneko ordu jakin batzuetan esaten diren otoitz-multzo desberdinak dira. ORDU TXIKITAN. Gauerdiaren ondorengo lehen orduetan. Etxera ordu txikitan etortzen zen. || ORDUA ESKATU, HARTU. Une jakin batean zerbait egiteko (adib., medikuarengana joateko) txanda eskatu, hartu. || ORDU(RA) ARTE. Une, garai hura arte. Ordu arte orok mintzaira bera zuten. || ORDUZ GEROZ(TIK). Harrezkero. Orduz gero elkarren adiskide gelditu ziren.



Atzera