patroi

iz. 1. Espezie bereko beste gauza bat egiteko, izendatzeko edo konparatzeko erabiltzen den eredua. Soinekoaren patroia. 2. Nagusia, ugazaba. 3. Traineru edo ontzi txiki bateko burua. 4. Santuez mintzatuz, zaindaria. Inazio, gure patroi handia. 5. Unitate bat definitzeko erabiltzen den eredua. Kilogramoa, Parisen dagoen platino-iridiozko patroiaren masa da. 6. EKON. Moneta-sistema batean moneta balioztatzeko erreferentziatzat hartzen den elementua, lehen metal bat edo bi (urrea edota zilarra) eta gaur egun moneta bat (dolarra). Trukerako urre-patroia. EKON. moneta-patroi. Ik. moneta. || patroi metaliko. Kontu-unitatea metal baten (monometaliko) edo bi metalen (bimetaliko) pisu eta lege jakin batzuen arabera definiturik dagoen moneta-sistema.



Atzera