plater

iz. 1. Baxera-pieza biribila, ertza zertxobait inklinatua eta erdialdea gutxi edo gehiago sakondua duena, gehienetan mahaian pertsona batek jan behar duen janaria ipintzeko erabiltzen dena. 2. Pieza horretan zerbitzatzeko den jatekoa. Gaur prestatuko dugun platera oso ona da. 3. Otordu batean zerbitzatzen den jakietako bakoitza. Zein da gaurko bigarren platera? 4. Pisatzekoak jartzeko erabiltzen den balantzaren osagaia, aurreko piezaren tankerakoa dena. 5. Bizikletan, pedalez eragiten zaion aurreko pinoi handia, katearen bidez higidura atzeko pinoietara transmititzen duena. 6. Disko-jogailuaren zatia, diskoari eusten dion gainazal birakariaz, motoreaz eta soinua erreproduzitzen duen kapsulaz osatua. 7. KIR. Tiraketan itu moduan erabiltzen den buztinezko diskoa. Plater-tiraketa. 8. TEKNOL. Pieza zilindrikoa, diametro handi eta lodiera txikikoa. plater hegalari. Disko-itxura duen OHEa; hedaduraz, edozein OHE. || plater porotsu. KIM. Distilazio-matrazean ipintzen den portzelanazko pieza txikia, irakinaldia uniformea izatea helburu duena.



Atzera