postposizio

iz. HIZKL. Kasu-atzizkien funtzioa betetzen duen hitz askea, perpauseko sintagmen arteko erlazio gramatikalak adierazten dituena. Postposizioa kasu-atzizki batez lotzen zaio izen-sintagmari (absolutuaren atzizkia ere izan daitekeena); adib., buruz postposizioa -i datibo-atzizkiaz lotzen zaio izen-sintagmari (politikari buruz) eta honela, multzo osoak perpausean funtzio jakin bat duen beste sintagma bat osatzen du (politikari buruz hitz egin du).



Atzera