produktu

iz. 1. Naturak zein giza jarduerak ekoiztutako gauza. 2. KIM. Erreakzio baten emaitza. barne-produktu. Herrialde batek denbora-tarte jakin batean, eskuarki urte batean, produzitutako azken ondasun eta zerbitzuen balioa. || barne-produktu gordin (BPG). Barne-produktua, amortizazioak kendu gabe hartua. || barne-produktu neto edo garbi (BPN). Barne produktua, amortizazioak kenduta. || nazio-produktu gordin (NPG). Barne-produktua, atzerritar faktore produktiboek emandako zerbitzuei dagokien zatia kendu eta faktore nazionalek beste herrialde batzuetan emandako zerbitzuei dagokien zatia gehituta. || nazio-produktu neto edo garbi (NPN). Nazio-produktu gordina, amortizazioak kenduta.



Atzera