solido

1. iz. FIS. Bolumen eta forma jakina oro har gordetzen duen gorputza, deformatzeko eta isurtzeko erresistentzia agertzen duena; ohizko tenperatura eta presiopean horrelako ezaugarriak dituen substantzia. 2. izond. FIS. Horrelako ezaugarriak dituen substantziaz eta horri dagokion materiaren egoeraz esaten da. 3. iz. MAT. Gainazal itxi zurrun batek mugatutako espazio-zatia (adib., poliedroa, prisma, konoa, zilindroa, etab.). egoera solidoaren fisika. FIS. Material solidoen propietateez arduratzen den fisikaren adarra. || angelu solido. MAT. Jatorri berean hasten diren eta gainazal kurbatu mugatu batetik iragaten diren zuzenerdi guztiek osatutako hiru dimentsioko espazio-zatia. Delako jatorria r erradioko esfera baten zentroa bada, eta zuzenerdiek esferaren gainazalean s azalerako gainazala ebakitzen badute, angelu solidoaren balioa estereorradianetan s/r2-koa da.



Atzera