spin

(ing.ezko hitza) iz. FIS. Oinarrizko partikula baten edo partikula-sistema baten berezko momentu angeluarra. Spina elektroian behatu ziren zenbait propietate (bere ardatzaren inguruan biratzen duen karga elektriko bati dagozkionen antzekoak) azaldu ahal izateko erabili zen lehenbizi eta gero mekanika kuantikoaren barnean oinarrizko partikula orori egokitu zitzaion. Magnitude kuantizatua da eta s zenbaki kuantikoa dagokio. Fermioien (hau da, elektroi, protoi, neutroi, etab.en) spin-zenbakia 1/2 da; bosoiena berriz, zenbaki osoa da (fotoiarena 1 eta mesoiena 0). Atomo-nukleo baten spina osagai diren partikulen spinen batura da. spin isobariko. Nukleoi edo atomo-nukleo baten karga-egoera adierazten duen zenbaki kuantikoa.



Atzera