txirula

iz. MUS. 1. Zuloak dituen tutu huts batez eta ahoko piezaz osatutako haize-instrumentua. 2. Ipar Euskal Herriko euskal haize-instrumentua. Txirula zuzena da, zurezkoa eta hiru zulo dituena, bi aurrealdean eta hirugarrena atzean. 25 cm neurtzen du eta txistua baino bostun bat goragoko soinua du. Panen txirula. Tamaina desberdineko tutuez osatutako txirula, ezpainak batetik bestera higituz jotzen dena. || txirula ezti edo moko-txirula. Tutu konikoa eta zortzi zulo dituzten txirula zuzenen familiako bakoitza. Zurezkoak dira berez, baina egun plastikozkoak ere egiten dira. || zeharkako txirula. Ahoko pieza tutuaren muturreko alde batean duten zurezko edo metalezko xirulen familiako bakoitza. Orkestra modernoan erabiltzen denak giltzak ditu eta zilarrezkoa izaten da edo zilar-bainua duen beste metal batekoa.



Atzera