upela

iz. Ardoa nahiz beste zenbait likido gordetzeko edo garraiatzeko erabiltzen den zurezko ontzi gerrizabala; bereziki 1.000 litrotik gorakoa. Zirkulu-formako zurezko bi taula paraleloz eta baten ertzetik bestearenera luzatzen diren eta burdin xaflazko uztaiez besarkatuta dauden ohol kurbatu ahurrez osatua dago. upela elektrolitiko. KIM. Elektrolisia egiteko erabiltzen den ontzia, bi elektrodo (anodoa edo elektrodo positiboa, eta katodoa edo elektrodo negatiboa) eta energia elektrikozko kanpo-iturri bat dituena.



Atzera