zenbaki

iz. 1. Segida ordenatua osatzen duten eta kopuru zehatza adierazten duten elementu abstraktuetako bakoitza; horietako bakoitza adierazteko erabiltzen den hitza eta ikurra. 2. Aldizkako argitalpenetan, data desberdina duten argitalpen desberdinetako bakoitza. koordinazio-zenbaki. KIM. Konposatu konplexuetan atomo zentralak estekatzaileekin dituen lotura kobalente koordinatuen kopurua adierazten duena. || zenbaki arrazional. MAT. Bi zenbaki osoren arteko zatidura moduan idatz daitekeena. || zenbaki arrunt. MAT. Zenbaki oso positiboa (1, 2, 3...). || zenbaki atomiko. KIM. Nukleoaren protoi-kopurua. || zenbaki erreal. MAT. Zenbaki irrazionalek eta zenbaki arrazionalek osatzen duten multzoko elementua. || zenbaki erromatar. MAT. Latindar alfabetoa erabiliz adierazten dena. || zenbaki hamartar. MAT. Unitatea baino txikiagoa den zatia (zati hamartarra deitua) duena. || zenbaki irrazional. MAT. Zenbaki arrazionalen multzokoa ez den zenbaki erreala, bi zenbaki osoren arteko zatidura moduan ezin idatz daitekeena. || zenbaki irudikari. MAT. Zenbaki negatibo baten erroketaren emaitza dena (ib erakoa, non i = (-1)1/2 eta b zenbaki erreala den). || zenbaki kardinal. MAT. Multzo bateko elementu-kopurua adierazten duena. || zenbaki konplexu. MAT. a + ib motakoa, non i = (-1)1/2 eta a eta b konstanteak diren. || zenbaki kuantiko. FIS. Ik. kuantiko. || zenbaki lehen. MAT. Hondarrik gabeko emaitza zehatza bere buruarekin eta bat zenbakiarekin zatitzean bakarrik ematen duena. || zenbaki ordinal. MAT. Segida batean elementu baten kokapena adierazten duena. || zenbaki oso. MAT. Zati hamartarrik gabeko zenbaki positibo edo negatiboa, zeroa barne (...-3, -2, -1, 0, 1, 2, 3, ...). || zenbaki perfektu. MAT. Bere zatitzaile diren zenbakien baturaren balioa duena (adib., 6 zenbakia, 6 = 3 + 2 + 1 baita. || zenbaki-sistema. Zenbakikuntza. Zenbaki-sistema bitarra. Zenbaki-sistema hamartarra. ZENBAKI GORRITAN (egon, eduki, utzi, etab.). Norbait bankuarekin zorretan dagoela, hau da, kontu korronte batean kontrako saldoa dagoela adierazteko erabiltzen den esapidea.



Atzera