zutabe

iz. 1. Egitura baten euskarri-elementu bertikala (kolomak ez bezala, ez du nahitaez zilindrikoa izan behar eta ordena klasiko baten proportzioa ere ez du gorde behar). 2. Liburu, egunkari eta aldizkarietan orrialdea banatuta dagoen testu-elementuetako bakoitza. 3. Egunkari eta aldizkarietako iritzi-artikulu finkoa, normalean zutabe baten zabalera eta egile ezagun eta bakarra izan ohi duena. 4. KIM. Zenbait erauzketa- eta purifikazio-metodotan erabiltzen diren egitura zilindrikoen izen generikoa. Distilazio-zutabea. 5. MIL. Fronte txikia eta sakonera luzea hartzen duten eran antolatutako soldadu-multzoa. 6. MIL. Kanpainan ari den armada baten zatia. Zutabe blindatua. zutabe faszikulatu. ARKIT. Puntu baten inguruan elkarri atxikitako zenbait zutabez osatutakoa. Gotikoan oso erabilia.



Atzera